© 2019 by Begira Elkartea. All rights reserved.

ESKUBIKLIK

“Eskubiklik” proiektua, lankidetzazko pedagogiako praktikan oinarritua, Vigotskyren konstruktibismo soziala bezalaxe, lehen hezkuntzako 5. mailatik aurrerako hezkuntza-komunitate guztiari dago zuzendua, eta hainbat saiotan garatzen da, guztira 12 orduko iraupenarekin

 

“Eskubiklik” proiektuaren helburua elkarren onura, bizikidetza eta giza eskubideen proiektu bat eraikitzeko aukera ezberdinak modu kolektiboan bilatzea da, sarbide askeko tresnak, datuak eta edukiak erabiliz.Elkarren arteko sorkuntzarako tailer baten bidez parte-hartzaileek aukera dute ikaskuntzarako agertoki berritzaileak arintasunez sortu, proiektuko edukiei heltzerakoan ikuspegien aniztasunaren inguruan eztabaidatu, eta ikusizko prototipo bat sortzeko sormenean eta teknologia berrien erabileran oinarritutako irtenbide batzuk erabiliz.

 

Metodologia:

Lan-metodologiak elkarren arteko sorkuntzarako tailer bat egitea du oinarri.Horiek eta ikuspegi soziologiko eta pedagogiko askoz erakutsi dutenez, ikaskuntza kolaboratiboko testuingurutan norberak erdiesten duen errendimendu-maila handiagoa da bere trebetasun indibidualen batura baino; hori sinergia modura defini daiteke (taldean egindako lan baten errendimendua handiagoa da hartako kideen errendimendu indibidualen batura baino).  

-1. fasea: Ideia eta prototipoa lantzea.Bertan sortzen ditugu elkarren artean tailerreko edukiaren oinarri diren ideiak, eta lehen forma bat emango diegu.

-2. fasea: edukiaren lasterketa.Bertan tailerreko eduki nagusiak identifikatu eta sortuko ditugu.

-3. fasea: testa eta azken probak.Ikus-entzunezko euskarri bat sortzea, oinarrizko gailu teknologikoak baliatuz.

Emaitzak:

  • IKT tresnak erabiltzea Giza Eskubideen balio positiboei buruzko sentsibilizaziorako tresna modura.

  • Errealitate ezberdinekiko errespetua, bizikidetzarako eta elkarren begirunerako oinarriak finkatuz.

  • Gazte anitzetan trebetasunak sendotzeko prestakuntza berritzaileko metodologiak aplikatzea, horiek baliatuz gizartea eraldatzeko eragile modura duten ahalmena azalera dadin.

  • Bizi-kalitatea eta haurtzaroarekin eta gaztaroarekin lotutako giza eskubideak hobetzeko proposamen bat garatzea.