© 2019 by Begira Elkartea. All rights reserved.

ZINESKOLA

 

ZINESKOLA berrikuntza kulturala, zein sormen mediatikoa eta digitala, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei ikasturtean zehar hurbiltzen dizkien ikus-entzunezko alfabetatze eta hezkuntza programa da.

Zinema-Heziketarako jarduera-ildoaren barnean, ZINESKOLA-k diziplina anitzeko lantegiak eskaintzen ditu ikuste-arteak, arteplastikoak, arte eszenikoak eta teknologia multimedia gai ezberdinekin konbinatuz. Hau da, esperimentazioa, sormena eta ikerketa irekirako laborategi gisa funtzionatzen du.

 

Halaber, ZINESKOLA programak familiei, ikasleei eta hezitzaileei zuzendutako jarduerak eskaintzen ditu urtero jazotzen den ZINETXIKI – Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinemaldiaren barnean. Jarduera hauek zenbait jolas-heziketa baliabideak eskaintzen dituzte, hala nola unitate didaktikoak eta prestakuntza-jaurdunaldiak.  

Programari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, gurekin jar zaitezkete harremanetan honako helbidean

maria@begira.eu