© 2019 by Begira Elkartea. All rights reserved.

PIZTUGRAMA

Piztugrama era ezberdin batean gozatzeko eta ikasteko sormen tailer programa ludiko-pedagogikoa da. Elkarlaneko laborategi bat sortuko dugu, eta bertan hainbat arloen inguruan dakiguna partekatuko dugu eta esperimentazioa bilatuko dugu, “zuk zeuk egin” filosofia jarraituz.

4 urtetik aurrerako neska-mutilei zuzendutakoa, 40 ordu inguruko iraupena du programa honek, bi orduko saioetan antolatuta. Behin programa amaituta, parte-hartzaile bakoitzak diploma bat eta prozesu osoan zehar egindako lanak eta making of-a USB batean jasoko ditu.

  •   Joku optikoak

  •   Kamera iluna

  •   Zinema aurreko praktikak

  •   Linterna magikoa

  •   Gif animatuak

  •   Afixak

  •   Trailer motza

  •   Stop Motion

  •   Collage animatua