© 2019 by Begira Elkartea. All rights reserved.

ZINESKOLA

Etorkizuneko zinema

LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO ZENTROETARA ZUZENDUTAKO IKUS-ENTZUNEZKO SORMEN-TAILERREN PROPOSAMENA.

Helburuak:

  • Lan kolaboratiboko baterako espazioak eraikitzen ikastea.

  • Ikus-entzunezko lengoaia ikasleei modu ludikoan hurbiltzea.

  • Sorkuntza-prozesu   ezberdinak   ezagutaraztea   mugimenduan   diren   irudien narratibaren eraikuntzan.

  • Kontakizunen (fikzioa, esperimentala, dokumentala) eraikuntzaren deskubrimendua esperimentatzea, hastapeneko fasetik, fase ezberdinak igaroz, azken emaitzara arte.

  • Elkarren artean ikus-entzunezko pieza txikiak sortzea talde-lanerako dinamiken eta pedagogia kolaboratiboko prozesuen bidez.

Tailer honetan alderdi ezberdinak landuko dira, ikus-entzunezko pieza baten sorkuntza- eta ekoizpen-prozesu guztiak ukitzen dituztenak. Sormena sustatuz ideiaren bilaketatik, gidoiaren idazketatik edo azken arteen diseinutik abiatuz, alderdi teknikoenak ere landuz, esate baterako, aktoreen zuzendaritza, errodaje-sekuentzien grabaketa edo postprodukzioa.

Edukiak:

 

Tailerrean zehar lantzeko edukiak ikasle motaren eta haien adinaren arabera egokitu egingo dira, eta hauek izango dira:

  • Funtsak errodaje-talde baten zuzendaritzan: plano motak, angeluak, mugimendua…

  • Ikus-entzunezko oinarrizko hiztegi baten ikaskuntza.

  • Mugimenduan diren irudien historia laburra.

  • Kontakizunen eraikuntzaren azterketa: literatura-generoak eta ikus-entzunezko narratibarako transposizioa.

  • Gidoi baten eraketa.

  • Storyboard bat sortzeko marrazketa-praktikak.

  • Plangintza.

  • Aktoreen Zuzendaritza.

  • Muntaketa.

  • Kamera eta Argazkilaritzako Zuzendaritza.

  • Arte Gidaritza.

  • Ekoizpena.

  • Interpretazioa.

Prozedurak:

 

Tailerraren ardura profesionalen eskuetan dago eta haien zeregina ikus-entzunezko lengoaiaren sorkuntza-prozesuak ikasleengana hurbiltzea da, horretarako teknika ezberdinen deskubrimendu eta erabilera aztertuz. Tailer honen xedea jakin-mina garatu eta ikasleen talentua eta trebetasunak sustatzea da, beren prestakuntza arautuaren lagungarri.

 

Ikastetxeetako irakasleek aukera izango dute modu aktiboan parte hartzeko, kontakizunak elkarren artean sortu eta eraikitzeko prozesu guztietan ikasleak lagunduz, azken emaitzara arte. Seme-alaben hezkuntza-prozesuetan gurasoen inplikazioa funtsezkotzat jotzen duten ikastetxeetan, haiek tailerretan modu aktiboan parte- hartzearen egokitasuna aztertuko da.

 

Gidoi, sorkuntza artistiko edo interpretazioko eskolak ikasleek dagoeneko beren prestakuntzan lantzen duten bestelako jarduera batzuen hedapentzat hartzen dira, eta trebetasun sormenezko, narratibo edo plastikoen garapenarekin lotuta daude. Tailerren bidez ikus-entzunezko sorkuntzaren formatu ezberdinetako parte diren eta haietan eragina duten diziplina ezberdinak lantzen dira zeharka.

Azterketa da tailer honen oinarrietako bat, ikasleen artean izpiritu kritikoa sustatzeko asmoa duena ikus-entzunezko obra baten azken emaitzaren atzean zer dagoen uler dezaten. Ikus-entzunezko lengoaiaren esentzia ezagutza-bide ezberdinetatik jasotzen da, tailer honetan erabilietako bat filmak ikusten ikasi eta aztertzearena da. Aldez aurretik lantegietan parte hartzen duten ikasleen adinaren arabera hautatu diren film zenbait programatzen dira.

 

Alderdi teknikoari dagokionez, ikasleek aukera izango dute ekoizpen zinematografikorako oinarrizko tresnak erabiltzen ikasteko, irakasleen begiradapean haien esku ipiniko direnak. Betiere, modu autonomoan erabiltzea ahalbidetzeko premisarekin.

 

Interpretazioko eskolak gorputzaren adierazpenaren eta pertsonaiaren sorreraren garapenera begira daude, guztia giro parte-hartzaile eta ludiko batean. Atariko zenbait ariketaren bidez kamerei beldurra galtzen ikasiko dute haiek aldez aurretik sortu duten gidoiko pertsonaiak sortzera jolastuz.

 

 

Tailer honetan, era berean, grabaketarako gailuen (telefono mugikorrak eta beste kamera mota batzuk) erabilera egokia ikasiko da. Errodajerako erabiltzen den gailuak ez du halako garrantzia, baizik eta nola eraiki kontatu nahi dugun istorioa.

Egitura:

 

Tailerrak 40 eskola-orduko iraupena du, ikasturtean zehar 2 ordutako saiotan banatuta.

 

Espero diren emaitzak:

Emaitza ukigarriei dagokienez, hauek izango dira:

  1. Azken film labur bat ikastetxe bakoitzeko.

  2. Film laburren inguruan programan parte hartzen duten zentro guztien osoko ikuspegi dokumentala.

  3. Making of erako dokumentala, ikastetxe bakoitzaren esperientzia  osoaren prozesuari jarraitzendiona.

  4. Ikastetxeek sortutako film laburren parte-hartzea “Zinetxiki Zinemaldia” izeneko Haur eta Gazteen Nazioarteko Jaialdiaren hezkuntza sekzioan.

Emaitza ukiezinei dagokienez:

  • Askatasun kulturala bultzatzea, gizarte inklusibo eta irekiak sustatuz, komunikaziorako teknologiak erabiliz.

  • IKT tresnak erabiltzea norbanako edo talde sozial bakoitzaren balio positiboei buruzko sentsibilizaziorako tresna modura.

  • Tailerrean parte hartzen dutenen artean norberaren irudiaren gaineko kontrola eta ikus-entzunezko subiranotasuna sustatzea.

  • Talde-lana, elkarren arteko errespeturako nahiz bizikidetzarako oinarriak finkatuz.

  • Lankidetzarako bideak irekitzea, eskola-haurrek beren errealitate ezberdinak adierazteko aukera izan dezaten, adierazpen artistikoa komunikazio eta dibulgaziorako tresna modura erabiliz.

  • Adin txikikoen trebetasunak sendotzea bultzatzen duten metodologia bat aplikatzea.

  • Elkarren konfiantzarako esparru bat sortzea, baterako espazio bat sortzeko: gure kulturatik oinordetzan hartzen ditugulako edo modu kolaboratiboan sortu eta modu irekian partekatzen ditugulako ezagutza, ondare eta baliabide ukigarri nahiz ukiezinak guztionak dira.

  • Trebetasun sozial eta emozionalak sendotzea; ikaskuntzaren alderdi kognitiboari ez dagozkion trebetasunak, baizik eta pertsonen arteko garapenarekin lotuta daudenak.

  • Ekitatea bultzatzea, kultur adierazpen ugari nahiz guztion parte-hartze egiazkoa bultzatuz ezagutza elkarren artean sortu eta transferitzeko prozesuetan.

Eskaintzaren ezaugarriak:

Tailerraren eskaintzaren barnean hurrengo zerbitzu-sekuentzia sartzen da, giltza eskuan modalitatepean:

  1. Tailerraren garapen-prozesu guztien antolaketa eta kudeaketa.

  2. Giza taldea: esperientziak koordinatu eta ahalbidetzea.

  3. Beharrezkoak diren materialak (ikus-entzunezkoak eta arteplastikoak).

  4. “Making of” motako film laburraren errodajea eta edizioa.

  5. Tailerretan sortutako edukien postprodukzioa (kolorearen etalonaje oinarrizkoa eta edozein web plataforman txerta daitekeen bideo interaktiboaren euskarria).

  6. Edukiak “ZINEGAZTE EXPERIENCE” izeneko plataformara iraultzeko lana, bertan deskarga baitaitezke film laburrak.