International ZinemaFest
International ZinemaFest
Bost egunetan zehar Jaialdia eta horren ondoriozko Sortzaile Hasiberrien Topaketa erreferentziazko lurralde eta gogoetarako esparru bilakatuko da zinema independenteko nazioarteko panoraman, ideia, esperientzia eta ezagutza trukea akuilatuz. Ekitaldia ikerketa, praxi eta zinegile hasiberrien lanen hedapenerako eragile modura eratzen da.
International Zinema Fest ekitaldiaren programa irekian parte hartzeko nazioarteko deialdi bat abiatzen da, ikus-entzunezko praktika garaikideak azpimarratzen dituzten proposamenak barne hartzen dituenak. Deialdi honen helburua tokiko nahiz nazioarteko sortzaile hasiberriak ikusaraztea da. Deialdiaren xedea da jaialdiko publikoa zinegile gazteek egindako lan berrienetara gerturatzea, beste artista ospetsu batzuen lanekin elkarrizketan aritu daitezen .

BEGIRA
Elkartea

IKUS-ENTZUNEZKO TREBAKUNTZA ESKOLA
Egoera zaurgarrian dauden pertsonei eskaintzen die Begira Elkarteak.
​
Eskolak, aniztasun funtzionala dutenei, gazte zaurgarriei eta pertsona migranteei azken urteetan etengabe hazi den sektoreko ezagutza eskaintzea du helburu. Horregatik, ikus-entzunezko formakuntza aukera paregabea da insertsio sozial eta profesionalerako pertsona hauentzat.
Eskolako programak ikasturte bateko iraupena du, sektoreko profesioanlen eskutik eskainitako formakuntzarekin. Ezagutza teknikoetatik haratago, autoestima eta taldeko kideen garapen kolektiboa sustatzea ditu helburu.
Ezagutza profesionalaz gain, ikasleek aukera dute ikus-entzunezko sektoreko enpresetan praktikak egiteko.
FORMAKUNTZA MODULUAK
Produkzioa/Gidoia/Soinua/Kamara operatzailea/Grabaketa/ Postprodukzioa
​
PRODUKZIOA
Istorioak kontatzeko artea lantzen da ondorengo ibilbidean:
Ideia zaparrada: Istorio bat pentsatu eta hasiera, garapena eta amaiera eman.
Ideien diseinua: Istorioaren une gakoak idaztea txartel bereizietan, bakoitzean hiru pausu gako adieraziz: ekintza izango den tokia, parte hartzen duten pertsonaiak eta eszenan gertatuko dena.
Oinarrizko eskema egitura: Istoriaren egitura idaztea aurreko faseetan lortutakoa bideratu eta plasmatzeko.
GIDOIA
Gidoi idatzia: Behin istorioa egituratuta, behin betiko gidoian idaztera pasatzen gara lekuak, gertaerak eta elkarrizketak eszena bakoitzerako.
Gidoi grafikoa: Azkenik, plano bakoitzerako gidoi grafiko bat egiten da, non, plano eta eszena bakoitzean gertatuko dena modu bisual eta kronologikoan adieraziko den, enkuadrea, plano mota, pertsonaien kokapena, lokalizazioak...eta abar kontuan hartuz.
SOINUA
Ikus-entzunezko produkzio bat aztertu, ebaluatu, kritika egin eta soinu giroa zuzentzeko trebakuntza, soinu bandako baliabideak, efektu sonoroak eta soundtrack espezializatuaren erabilerarekin.
KAMERA OPERATZAILEA
Modulo honek dinamika teoriko-praktikoa du, non ikasleak ikasi eta trebatuko dituen kamera digitalen maneiatzea, grabaketa teknikak eta irizpide estetikoak.
GRABAKETA
Grabaketa prestatko da, kontuan izanik hurrengo funtzioak: Zuzendaritza - Kamera operatzailea - Soinua - Klaketa- argiztapena
POSTPRODUKZIOA
Ikasleek modu oso praktikoan ikasiko dute edizioa, soinuaren postprodukzioa eta laburmetraiaren bisuala. Lehen eskutik ekoiztu ahalko dute editore lana muntaiaren prozesuan, edizio programaren erabilerarekin, ezagutza teorikoak bereganatuko dituzte muntaiaren inguruan.