International ZinemaFest
International ZinemaFest
Bost egunetan zehar Jaialdia eta horren ondoriozko Sortzaile Hasiberrien Topaketa erreferentziazko lurralde eta gogoetarako esparru bilakatuko da zinema independenteko nazioarteko panoraman, ideia, esperientzia eta ezagutza trukea akuilatuz. Ekitaldia ikerketa, praxi eta zinegile hasiberrien lanen hedapenerako eragile modura eratzen da.
International Zinema Fest ekitaldiaren programa irekian parte hartzeko nazioarteko deialdi bat abiatzen da, ikus-entzunezko praktika garaikideak azpimarratzen dituzten proposamenak barne hartzen dituenak. Deialdi honen helburua tokiko nahiz nazioarteko sortzaile hasiberriak ikusaraztea da. Deialdiaren xedea da jaialdiko publikoa zinegile gazteek egindako lan berrienetara gerturatzea, beste artista ospetsu batzuen lanekin elkarrizketan aritu daitezen .

BEGIRA ELKARTEA
2015etik Esku-hartze integraleko gizarte, kultura eta hezkuntza proiektuak sustatzen eta garatzen
IKUS-ENTZUNEZKO TREBAKUNTZA ESKOLA
Begira Elkartea 2015ean sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta ikus-entzunezko artea eta zinematografia sortzeko eta sustatzeko bitartekaritza-jarduerak sustatzen ditu.

IKUS-ENTZUNEZKO TREBAKUNTZA ESKOLA
Kolektiboak haurrei eta gazteei zuzendutako edukiak sortzen laguntzen du, eta, horrez gain, audientziak sortzen eta ikus-entzunezkoak alfabetatzen lan egiten du, nazioarteko proiekzioa duten hezkuntza-berrikuntzako hainbat programaren bidez.

IKUS-ENTZUNEZKO TREBAKUNTZA ESKOLA
Begira Elkartea ikerketa, sormen, eraldapen sozial zein formakuntza soziolaboralerako, eta hezkuntzarako elkarte berritzailea da. Kontuan hartzen ditugu giza-eskubideak, Agenda 2030 eta Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH), gizarte kohesioa, parte hartzailea eta berdintasunezkoa sustatuz.
Begira Elkartea hezkuntza proiektuen garapenekin konprometitua dago, baita lan egiten dugun kolektiboen, eta finean, pertsonen benetako beharrei, erantzuten dien formakuntzak eskaintzearekin ere. Honakoak bermatzen dira horrenbestez:
1. Parte hartze soziala eta hezitzailea jarduten dugun edukietan, aktibatzea iradokitzen dugun proiektuen kudeaketan, gardentasun eta etika ereduei esker, onuradun pertsonen parte hartzea sartzeko asmoz.
2. Ebaluazio sistemak iradokitzen ditugu proiektuetako edukien garapenean, aurrera eramaten ditugun prozesuen etengabeko hobekuntzari begira. Hobekuntza horre konpromezurako:
-
Kalitatearen Kudeaketarako Sistema bat ezarri, mantendu eta hobetu, ISO 9001:2015 arauan oinarrituta.
-
Lege, araudi eta kontratuzko irizpideak betetzea.
-
Kaliatezko helburuak, prozesuen jarduerak eta pertsona erabiltzaileen asebetetzeak periodikoki begiratu.
-
Pertsonalaren partehartzea, formakuntza eta motibazioa suspetzea, baita boluntariotza hobekuntzaren etengaberako bide gisa ere.

3. Kalitatea gure jarduera guztietan, ondorengo konpromezuak hartuz:
-
Inklusio eta kohesio soziala: Aukera berdintasuna eta ez disklriminazioa sustatzea
-
Berrikuntza sozial eta kulturala: sormena eta izpiritu kritikoa suspertzea arte bisual eta zinemaren bitartez.
-
Enplegurako formakuntza: gaitasunezko ibilbideak bultzatzea autonomia pertsonal eta lan-eremurako
-
Ingurumeneko jasangarritasuna: Praktika arduratsuak aplikatzea eta aldaketa klimatiko eta biodibertsitateaz sentsibilizatzea.
-
Genero berdintasuna eta aniztasuna: Genero ikuspegia integratzea eta aniztasunarekiko errespetua sustatzea
-
Kooperazioa eta aliantzak: Sarean lan egitea entitate publiko eta pribatuekin, bertakoak zein nazioartekoak, inpaktu soziala areagotzeko
-
Euskeraren erabilera: euskeraren presentzia bermatzea komunikazio eta adierazpen kulturalerako hizkuntza gisa.

Politika hau Begira Elkartearen pertsonal osoaren artean komunikatuta, ulertuta eta aplikatuta dago. Gainera, parte hartzen dugun sare kolaboratiboetako parte interesatuen eskura jartzen da.

Describe your image

Describe your image

Describe your image

Describe your image