International ZinemaFest
International ZinemaFest
Bost egunetan zehar Jaialdia eta horren ondoriozko Sortzaile Hasiberrien Topaketa erreferentziazko lurralde eta gogoetarako esparru bilakatuko da zinema independenteko nazioarteko panoraman, ideia, esperientzia eta ezagutza trukea akuilatuz. Ekitaldia ikerketa, praxi eta zinegile hasiberrien lanen hedapenerako eragile modura eratzen da.
International Zinema Fest ekitaldiaren programa irekian parte hartzeko nazioarteko deialdi bat abiatzen da, ikus-entzunezko praktika garaikideak azpimarratzen dituzten proposamenak barne hartzen dituenak. Deialdi honen helburua tokiko nahiz nazioarteko sortzaile hasiberriak ikusaraztea da. Deialdiaren xedea da jaialdiko publikoa zinegile gazteek egindako lan berrienetara gerturatzea, beste artista ospetsu batzuen lanekin elkarrizketan aritu daitezen .

A U Z O L A B

Ikus-entzunezko sorkuntza eta ekoizpenerako espazio bat da, baita zinema eta teknologia laborategi bat ere. Sorkuntza eta ekoizpen espazioa sortzaile hasiberriek pentsatu eta garatu dituzten haur eta gazteentzako edukia duten ikus-entzunezko proiektuak sustatzera bideratuta dago. Zinema eta teknologia laborategia prestakuntza, esperimentazio eta baterako sorkuntzarako proiektu bat da, artista eta zinemagile hasiberriei zuzendua.
ZINEMA ETA TEKNOLOGIA LABORATEGIA

CINE Y

AuzoLabeko kultur eta hezkuntza proiektuak sortzaile gazteei laguntzen die zinemagileekin, artistekin, ekoizleekin eta antzeko beste talde batzuekin lankidetza-jardueren bidez. Gure baliabide guztiak hautatutako proiektuen sustatzaileen eskura jartzen ditugu, hasierako ideiatik ekoizpen-fase aurreratuenetaraino garatu ahal izateko.
JARDUERAK
AuzoLabek sormen, hezkuntza eta erakusketa jarduerak integratzen ditu, Zinema eta Teknologia Laborategi batekin batera, eta horiek guztiak elkarri laguntzen diote.
Jarduera ugari antolatzen dira ikus-entzunezko sorkuntza garatu eta sustatzeko (egoitza artistikoak, tutoretzak, tailerrak, mintegiak, etab.), baita publikoa, batez ere haurrak eta haien familiak, zinema-hizkuntzarekin adierazpen eta komunikazio tresna gisa parte hartzera bultzatzeko jarduerak ere.