International ZinemaFest
International ZinemaFest
Bost egunetan zehar Jaialdia eta horren ondoriozko Sortzaile Hasiberrien Topaketa erreferentziazko lurralde eta gogoetarako esparru bilakatuko da zinema independenteko nazioarteko panoraman, ideia, esperientzia eta ezagutza trukea akuilatuz. Ekitaldia ikerketa, praxi eta zinegile hasiberrien lanen hedapenerako eragile modura eratzen da.
International Zinema Fest ekitaldiaren programa irekian parte hartzeko nazioarteko deialdi bat abiatzen da, ikus-entzunezko praktika garaikideak azpimarratzen dituzten proposamenak barne hartzen dituenak. Deialdi honen helburua tokiko nahiz nazioarteko sortzaile hasiberriak ikusaraztea da. Deialdiaren xedea da jaialdiko publikoa zinegile gazteek egindako lan berrienetara gerturatzea, beste artista ospetsu batzuen lanekin elkarrizketan aritu daitezen .

IKUS-ENTZUNEZKO SORKUNTZA LABORATEGIA

HELBURUA
Sorkuntza Kolektiboko Laborategiak Begira Elkarteak gizarte-talde ezberdinen eskura jartzen duen tresna bat dira, artearen eta teknologiaren bidez Giza Eskubideen eta Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren inguruko sentsibilizazio eta hezkuntzaren arloan gizarte-eraldaketarekin lotutako jarduerak garatzeko helburuarekin.

EKINTZA PLANA
Hau pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plan bat da, eta bake unibertsala eta justiziarako sarbidea indartzea ere helburu du.
1.254 pertsonak parte hartu zuten proiektuan 2023an zehar.