© 2019 by Begira Elkartea. All rights reserved.

HEZKUNTZA

Begira Elkartearen proiektu pedagogikoa gizarte-eraldaketarako sentsibilizazio eta heziketari buruzko konexio eta ikaskuntzarako gailu bat da, gazteei zuzendua.Elkarren sorkuntzazko lantegien bidez egiten da lan. Bertan berdinen arteko komunikazioa, sormena, lan kolaboratiboa eta teknologia digitalak lantzen dira.

 

Hezkuntza-programek gazteen artean pentsamendu kritikoa bultzatzeko sormenezko prozesuen garapena dute oinarriz, partaideen artean modu kontziente eta solidarioan ulermenerako zubiak finkatzeko balioko duena, berdintasunerako lankidetza-esparru bat sortzeko gai izango dena, guztiek sormenaren eta lankidetzaren bitartez elkarren artean ikastea ahalbidetzen duen pedagogia batean oinarrituta.

 

Programa honen lehentasunetako bat partaideen artean sormena eta lankidetza akuilatzeko lagungarri den ekosistema bat sortzea da.  Egunerokotasunari dagozkion erronkei aurre egiten lagunduko dien prozesu bat.Proposamena partaideen trebetasunak sendotzera begira dago, berdintasunaren, bakearen kulturaren eta giza eskubideen sustapenaren aldeko eragile bilaka daitezen.

Ekintzak: