© 2019 by Begira Elkartea. All rights reserved.

NORTZUK GARA?

Begira Elkartea artearen, ikus-entzunezkoaren eta pedagogia kolaboratiboaren alorretako profesional independenteak batzen dituen komunitate soziokultural bat da. Irudimena akuilatu, begirada kritikoa aktibatu eta sorkuntza garaikidearen eremuetako adierazpide berriak ikertu eta arakatzeko interesak elkartzen gaitu. Gure jarduna proiektuak diseinatu, ekitaldiak sortu eta kudeatu eta bestelako zerbitzu eta jarduera soziokultural batzuetara begira dago.  

 

Ikus-entzunezkoaren kultura jendearengana hurbiltzen dugu, ziur baikaude lengoaia hau menderatzea ere ahaldundu eta pentsamendu kritikoa garatu eta talentua nahiz adimen kolektiboa bultzatzeko tresna bat dela. Ikus-entzunezkoaren lengoaiaren eta hartako prestakuntza mailako alderdiaren menderamena gizarte-eraldaketarako sentsibilizazio- eta heziketa-programa ezberdinetara hedatzen da.

ZER EGITEN DUGU?

Haur eta Gazteentzako Nazioartelo Zinemaldia -  Zinetxiki Zinemaldia, eta Nazioarteko Zinema-Eskolen Zinemaldia - Bilbao International Zinema School Fest antolatzen ditugu.

 

Horrez gain, eskola taldeei zuzendutako hezkuntza programak diseinatzen ditugu, zeinek kurrikulum akademikoa osatzen dute eta pertsonen potentzial sortzailearen garapena dute helburutzat. Lantzen ditugun balioen artean, integrazio soziala,  bizikidetza, giza eskubideak, eskola-jazarpena, berdintasuna, kontsumo arduratsua, edo ingurumenarekiko errespetua daude, besteak beste.

Erakunde publikoen, eskola taldeen eta sozietate zibilaren beste entitate batzuen kolaborazioarekin pertsonalizatutako proiektuak garatzen ditugu.

Eduki kulturalak gizarteari hurbiltzeko daukagun moduak, ikus-entzunezko euskarrien bidez batez ere, adimena estimulatzen duten tresnen zeharreko ezaguera eta pertsonen berezko talentua bultzatzea lortu nahi du.